Kostalde lerroaren paradoxa
Itxura
Kostalde lerroaren paradoxa, lur-masen kostaldearen perimetroaren ikuskaketa anti-intuitibo baten bidez ongi zehaztutako luzeera ez duela ondorioztatuz agertzen da. Hau kostalde lerroen izaera fraktalaren ondorioz da. Fenomeno honen lehenbiziko ikuskapena Lewis Fry Richardsonek egin zuen eta ondoren Benoît Mandelbrotek garatu.
Zehazkiago, kostalde lerroaren luzera berau neurtzeko metodoaren araberakoa da. Lur-masa baten azalerak neurri erabat ezberdinetako elementuak dituztenez (ehundaka kilometroetakoak hasi eta milimetro bat edo gutxiagokoak arte), ez dago neurtu beharreko objektu txikienaren tamainaren neurri jakinik; hortaz, ez da posible lur-masaren ongi definitutako perimetro bakar bat finkatzea.